XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ipuin-esale gaztetxoen artean ipuinak beti daukate esakera bat, beti berdina, asteko, ta beste bat, berdina au ere, amaitzeko.

Bizkaian au da asierako esakera: Bein munduan, asko legez, N ta N bizi ziran.

Mundakan aurrak (nire ama aur zanean beintzat) onela asten zituzten beren ipuintxoak.

Beren arteko aurreratuenak galdeera au egiten zien lagunai: ¿zenbat arrautza yan dozuz zuk?.

Onezaz adiarazi nai zuen: ¿Zenbat ipuin dakizuz?.

(Orduan ere to ta noka gutxitan itz egiten zan, urietan beintzat).

Gipuzkoan onela asten dira: Bein an batean bizi ziran N. ta N.

Zuberon: Behin bazen....

Benaparroan: Munduan, anitz diren bezala, bazen gizon bat....

Naparroa goikoan: Aldi batez bizi zen gizon bat.

Amaitzeko esakeratxorik entzunenak auek dira.

Bizkaian: Arek ondo bizi baziran, gu obeto bizi gaitezala.

Gipuzkoan (Bizkaiko toki batzuetan ere bai): Ala (alan) bazan edo ezpazan, sartu dedila kalabazan.

Ainhoa (L)- aldean bi dauzkate.

Bata: Hek ongi bizi? gu obeki.

Bestea: Geroztikako berririk eztakit nik.

Irakurleak igarri dezakenez, esakeratxo auek, parre eragitekoak diralako edo, zarragoen artean etziran ta eztira erabilten, bein edo beintxotan zan (sic) ezik 3 R.M. AZKUE: Euskalerriaren Yakintza II, 14-15 or..

J. M. Barandiaranek ere emoten dau giltza batzuen barri: .